XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur ondo ikus ditzakegu ondorioak zelangoak diran, aldia igarotzean gero ta aundiago ta kaltegarriagoak ditugularik.

Eta onela ezin Goi-Yakintza zelayetan gure izkuntza onen bitartez ibiltzea, ez eta urbiltzea ere, iñori edo ori egitea otu ez zayolarik.

Onela beti izan gera erdal-gogoaren menpekoak; onela gerok ukatu egin dugu gure Erriaren izaera berezia; ta siñisgaitza benetan orren bera jausi gerala ikusi-bearria.

Itsu, zearo itsu egon dira beti gure arbasoak, egoki ta berria zitzayen bidea ikusi barik; eta naiz eta beren Erria biotzez maite, ondatzera eraman zuten zuzen-zuzen.

Orrengatik gaur, gure izkuntzaz oso atzeratuta gagozela ateman bearr-izan dugu, ta bera jasotzeko oso zalla zaigu lan egokia egitea.

Baña gure arazo ain garrantzitsu au, dagoen bezela artu bearr dugu ta egokia izango dan bezela zuzentzeko lan eta lan egin bearr-izango dugu, gai ontaz buru-belarri ari-izatean.

Gure bearra olaxe dagoelarik eta gure Erria, Euzkal-Erri bezela, sendo ta zabal bizi-izaten egiz nai baldin badugu, baitezpadakoa zaigu lanean bipil sartu, sakondu ta aurrera eramatea.

Lenengo urratsa, ene ustez, eliztia ondo ikastea izan bearr gero, naiz mintzatzeko naiz idazteko, bere arau guztiak zeazki ta arretaz erabiltzeko; auxe egiten da Ludi ontako izkuntza guztietan eta batez ere gogo-lantzean oso aurreratuta dagozenetan; orobat egin bearr dugu geuk euzkera gure mintzairaz, bidezkoa danez; auxe gogoratzean gañera: izkuntza aundietan zeazki oso beren arauak arreta aundienaz jarraitzen dituzte, eta arau oyek aukerakoak dira geyenak, guztiak ezpadira, ta aitzitik euzkerarenak berezkoak ditugu osorik, eta orrela beartuagoak edo gera ongienik ezagutzea ta erabiltzea.